Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Krasnoiarsk

Errusiako errepublikako ekialdeko hiria, Jenisei ibaiaren ertzean, erdialdeko Siberian. 912.000 biztanle (1991). Izen bereko kraj edo lurraldeko hiriburua (2.401.600 km2 eta 3.343.000 biztanle ditu lurraldeak). Kultura, administrazio eta industria hiri garrantzitsua da. Mekanika, kimika, janari eta zur industria. Ibai portua eta ontziolak. Hidroelektrika zentrala. Siberia zeharkatzen duen burdinbideko geltoki nagusienetako bat du.  v  Historia. Bertan eraiki zuten errusiarrek Krasni Iar izeneko gotorlekua 1628an, eta kolonizazio prozesua areagotu zen XVIII. mendearen bukaeratik aurrera. Urrea aurkitu zuten inguruetan XIX. mendean eta Siberian barnako burdinbidea iritsi zen bertara 1890. urtean. 1960. urtean, munduko indar etxe handienetako bat eraiki zuten Krasnoiarsketik 35 km-ra.