Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kratino

(Gr. Kratinos). Atenasko poeta komikoa, Aristofanesen aurreko ospetsuena (K.a. 420an hila). Hogeita bat komedia idatzi zituen eta biziro kritikatu zituen bere garaiko harrokeriak eta ahuleziak obra haietan. Perikles gerra gizon ospetsuaren kontra aritu zen bereziki bere obretan. Atenasko lehiaketa irabazi zuen K.a. 423. urtean Putine (Botilla) hordikeriaren inguruko obraz.