krasulazeo
izond. Bot. Arrosaren ordenako izen bereko familiako landareez esaten da. Landare belarkarak nahiz zuhaixka egiturakoak izan daitezke. Hosto mamitsuak izaten dituzte, loreak berriz hermafroditak, bost orrikoak eta simetria plano bi edo gehiagokoak. 1.300 bat landare krasulazeo dira; lurralde epel eta beroetakoak dira denak.