Koshiba, Masatoshi
Japoniar fisikaria (Toyohashi, 1926). 2002an Fisikako Nobel saria jaso zuen, Raymond Davis estatubatuarrarekin batera, neutrino kosmikoen detekzioari buruz egindako lanagatik. Sariaren beste zati bat Riccardo Giacconi italiarrarentzat izan zen, X izpien iturri kosmikoen aurkikuntzan egindako ekarpenengatik.