Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kos

Greziako uhartea, izen bereko golkoaren sarreran (Dodekaneso). 290 km2 eta 19.000 biztanle. Mahastiak eta barazkiak. Eskulapioren tenplua (Asklepeion) eta Erdi Aroko monumentuak. Han sortu ziren Hipokrates eta Ptolomeo.  v  Historia. Hexapolis hiri multzokoa izan zen doriarrek hartu ondoren. Atenasko itsas konfederazioaren barnean egon zen eta K.a. II. mendetik aurrera erromatarren aliatu gisa jokatu zuen. Entzute handia izan zuten Greziako antzinatean Kos uharteko ardoek, eta ehun gardenek. Sendagile eskola ospetsu bat izan zen bertan.