Korea
edo Koreako itsasartea. Japoniako itsasoa eta Itsaso Horia lotzen dituen itsasartea, Hego Korea eta Japoniaren artean. 175 km zabal da batez beste. Japoniarra den Tsushima uharteak bitan zatitzen du itsasartea. Kuroshio itsaslaster beroaren adarra den Tsushima ur lasterra izen bereko uhartearen eta Hego Koreako itsasertzaren artetik igarotzen da. 1905. urtean ospe handiko garaipena lortu zuten leku horretan japoniarrek errusiaren aurkako gerran.