kordadun
iz. Zool. Larba garaian, bakuoladun zelula handituz eratutako gorputz-korda edo bizkarrezur antzeko bat duen animalia. Hiru motatako kordadunak daude: urokordadunak, gorputz-ardatza edo bizkar-korda isatseko aldean bakarrik daukatenak; zefalokordadunak, bizkar-korda gorputzaren luzera guztian, eta animalia heldu izatera iristean ere dutenak; ornodunak, enbrioi ziren garaian zuten bizkar-korda heldu izatera iristean bizkarrezur bihurtzen zaienak.