Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Korce

edo Korca. Albaniako hegoaldeko hiria eta izen bereko barrutiko (2.181 km2 eta 187.500 biztanle) hiriburua, Ohrid aintzira multzoaren hegoaldean. 54.300 biztanle. Nekazaritza (garia, azukre kanabera) eta industria (ehungintza, tabakogintza) dira ekonomia jarduera nagusiak.  v  Historia. Lehen Mundu Gerran osatu zen Korceko barrutia, Frantziako gudarostearen mendeko errepublika txiki batean. Greziaren mende egon zen 1919. urtetik 1920. urtean albaniarren esku geratu zen arte.