Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Korda, Alexander

Jatorri hungariarreko zinema zuzendari ingelesa (Turkeye, 1983 - Londres, 1956). Luzemetraia ugari egin eta ekoiztu zituen Lehen Mundu Gerra arte. Estatu Batuetan saio hutsal bat egin ondoren, Londresen hartu zuen azkenik egoitza, eta han, bere anaia Zoltan eta Vincent-ekin eta Lajos Biro herkidearekin batera zinema ingeles modernoaren oinarriak ezarri zituen. Henrike VIII.aren bizitza pribatua (1933, The Private Life of Henry VIII), Don Juanen bizitza pribatua (1934, The Private Life of Don Juan) eta Rembrandt (1936) berak zuzenduriko film arrakastatsuak dira, baina beste zuzendari berriak ere ezagutarazi zituen: Czinner, Young, Clair… Urte luzeetan Europako zinema ekoizle handiena izan zen.