Konya
Turkiako erdialdeko hiria eta izen bereko herrialdeko (47.721 km2 eta 1.643.600 biztanle) hiriburua, Asia Txikian, Anatoliako goi-ordokia, Taurus mendialdearen iparraldean. 329.139 biztanle. Unibertsitatea. Mea ustiakuntzan (beruna, zilarra, urrea, magnesioa) eta industrian (ehungintza, larrugintza, janari industria) oinarritzen da batez ere ekonomia jarduera. Aipagarriak dira, besteak beste, hiri gotortuaren hondakinak, XIII. mendeko mezkitak eta hainbat museo. v Historia. Frigiarren, persiarren, seleukotarren, erromatarren eta bizantziarren esku egon zen Konyako hiria hurrenez hurren. Hasierako kristautasunaren gune garrantzitsu bihurtu zen eta bertan egin ziren 231. eta 277. urteetako kontzilioak. Turkiarren mende zegoen XI. mendean eta Rum edo Konyako sultan herri aberatsaren hiriburu bihurtu zen. Monumentu ikusgarriak eraiki ziren XII. mendean. Federiko I.a Bizar-Gorri germaniar enperadoreak 1190. urtean hiria konkistatu bazuen ere seleukotarren esku geratu zen gero berriro.