Komensky, Jan Amos
(Comenius deitua). Txekiar idazle eta humanista (Uhersky Brod, Moravia, 1592 - Amsterdam, 1670). Apaiza zen. Kristautasunari eta humanismoari buruzko ideiak landu zituen filosofia eleberri batean (1623, Munduko laberintoa eta bihotzeko paradisua). Anaia Bohemiarrak izeneko talde husitako azken apezpikua izan zen; Portugala jo behar izan zuen Fernando II.a Germaniako enperadoreak erreformazaleen aurka abiarazitako jazarpenaren ondoren, eta han idatzi zuen Janua linguarum reserata obra (1631, Hizkuntzen atea zabalik), ospe handia eman zion didaktika obra. 1632an Didaktikari handia izeneko pedagogia obra eman zuen, eta beste bat 1654an: Orbis Sensualium pictus. Humanista sakona eta abertzale handia izan zen, eta pedagogia modernoaren aitzindaritzat hartua da gaur egun.