Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kolobo

iz. Zool. Abisiniako koloboa, simioen ordenako zerkopitezideoen familiako tximinoa (Colobus polycomos). 70 cm inguru luze izaten da; isatsa 75 cm-koa du. Oso ile beltza du ia gorputz guztian, baina aurpegi ingurukoak, bizkarrean duen zerrendakoak eta isatsekoak zuri-zuriak eta luzeak ditu. Zuriaren eta beltzaren kontraste horrek dotoretasun handia ematen dio. Oso malgua eta zuhaitzetan ibiltzen trebea da. 15-20ko taldeetan ibiltzen da, zuhaitz garaietan. Ezinean baizik ez da jaisten lurrera. Kimuak, hostoak, loreak, fruituak eta intsektuak jaten ditu. Afrikako erdi eta ekialdeko oihanetan bizi da.