kolofonia
iz. Kim. Erretxin arrunta; ur lurrunezko destilazio bitartez, trementinatik esentzia edo olio lurrunkorra berezi ondoren gelditzen den hondakina. Azido abietikoa eta beste azido karboxiliko edo azido koipatsuen nahasketa da. Gogorra eta hauskorra da ingurumeneko tenperaturan dagoenean, baina biguna eta oso itsaskorra tenperatura beroagoetan. Gai itsaskorretan erabiltzen da, hanpatzeko tintetan eta paper estalduretan, besteak beste.