Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kolkiko

iz. Bot. Liliazeoen familiako zenbait landare erraboiladunen genero izena. Azafraiaren antzekoak dira. Udaberrian eta udazkenean hazten dira, lorea beste atalik gabe aurrena. Hostoak gero ateratzen zaizkie, oinean guztiei. Lorea zuri arrosa edo moreantza izaten dute. Berez belardietan hazten dira, baina loregintzan ere nahiko erabiliak dira. Kolkizina izeneko alkaloidea dute batzuek hazian eta erraboilean. Ezagunena Colchicum autunnale da.