kolkhoz
(Errus. kollektivnoye khozyanynstvo, “Etxalde kolektibo”-ren laburdura). iz. Sobiet Batasun ohian, nekazarien enpresa, kooperatiba moduan eratua. Gobernu sobietarrak 1929. urtean hasitako lurralde pribatuak bereganatzearen ondorioz, kolkhozak ugaldu eta indartu ziren. Lurrak estatuarenak izanik ere, kooperatibek lantzen zituzten, eta emaitzak estatuari eta beste batzuei saltzen zizkieten. Nekazariek jasotzen zuten soldata beren lanaren kopuruaren eta kalitatearen arabera neurtzen zen. Kolkhozek garapen handia lortu zuten 1940-1960 bitartean, baina industriaren indartzeak langileak erakarri zituen alde guztietatik, eta ondorioz nekazaritzaren galera ekarri zuen, eta baita kolkhoz-ena ere.