Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kolitis

iz. Med. Heste lodiaren (kolonaren) hantura, muki mintzena bereziki. Diarrea eta sabelaldeko mina dira kolitisaren ezaugarri nagusiak; kolitis larrietan gorotzarekin batera odola eta mukia isuri ohi dira. Bi kolitis mota nagusi bereizten dira: bakteriek, protozooek eta mikrobioek sortua eta digestiorako zailtasunen, nerbioen eta beste eritasun edo gorabehera batzuen ondorioz sortua.