Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kolina

iz. Kim. Konposatu basikoa [(CH3)3NCH2OH]. Animalietan izaten da, behazunean, gihar zuntzetan eta beste zenbait ehunetan; fosfolipido mota batzuen eta azetilkolinaren osagaietako bat da. Kolinaren funtzio nagusia prozesu metaboliko batzuetan beharrezkoa den metiloa gorputzera eramatea eta gantza gibeletik gorputzeko beste atal batzuetara eramatea dira. Bitamina gisa sailkatu ohi da (B bitaminaren barruan), gorputzak sintetizatu egiten baitu. Kolinarik ezak organismoan arazoak sortzen ditu: ez haztea, odol jarioak giltzurrunetan eta gantza gibelean pilatzea, besteak beste.