koagulatu, koagula, koagulatzen
da-du ad. Odola isurkari egoeratik solido bihurtu. ik. gatzatu. Koagulatze prozesua tronbinaren eta koagulatze faktoreen eraginez gauzatzen da, gai horiek fibrinogenoa (odol plasmaren proteina urgarri bat) fibrina (odolaren proteina urtuezina) bilakarazten baitute. Hiru urratsetan gauzatzen da koagulatze prozesua: lehenbizikoan, protronbina, koagulatze faktoreen eraginez, tronbina bilakatzen da; bigarrenean, fibrinogenoa, tronbinaren eraginez, fibrina bilakatzen da; hirugarrenean, koagulatutako odola bildu eta uzkurtu egiten da eta gazura galtzen du.
- koadratura
- koadrila
- koadrizeps
- koadro
- koagulasa
- koagulatu, koagula, koagulatzen
- koagulatze
- koagulo
- koala
- koaleszentzia
- koalizio