Klein, William
Estatubatuar argazkilaria (1923). Moda eta publizitateko argazkilari gisa ezagutarazi zuen bere burua. Baina bere lan nagusiak erreportaje argazkien sailekoak dira. Aipagarria du, beste lan batzuren artean, New York izeneko argazki sorta, zeinetan azaldu zuen bere hiriaren ikuskera. Horretaz gainera, eta beste lan askoren artean, Erroma, Mosku eta Tokioko argazki sortak argitaratu ditu. Argazki sortak ez ezik, argazkilaritzari buruzko liburuak ere kaleratu ditu.