Klein, Calvin
Estatubatuar moda diseinatzailea (New York, 1942). Moda eta Teknologia Institutuan egin zituen ikasketak (1962), eta sei urte geroago, nahiko esperientzia zuela iritzi zionean, bere enpresa sortu zuen: Calvin Klein. Oso estilo berezia landuz, soiltasuna eta sofistikazioa elkartu zituen arropa arruntetan (galtza bakeroak, barruko arropa). Jendeak oso harrera ona egin zien. Aurrerago, kosmetiko sorta bat zabaldu du izen beraren azpian.