Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kinski, Nastassja

Alemaniar antzezlea (Berlin, 1962). Klaus Kinski antzezlearen eta Ruth Brigitte idazlearen alaba. Gorabehera handiko karrera egin du. Hamahiru urte zituela egin zuen debuta zineman, Wim Wenders zuzendariaren aginduetara. Harrezkero zenbait filmetan parte hartu zuen, baina, 1970ean Roman Polanskiren zuzendaritzapean egin zuen filmak ezagutarazi zuen: Tess. Film hartan egindako lanarengatik Urrezko Globoa eta Frantziako Cesar saria irabazi zituen. Estatu Batuetara deitu zuten Ragtime filmean parte hartzera, baina alemaniar azentu nabarmena zuela eta, azkenean ez zuten onartu. Gero Lee Strasbergen Actor's Studion antzerki ikastaroak egin zituen. 1982an beste film batean hartu zuen parte, beldurrezko film klasiko bihurtu den Panteraren musua-n, hain zuzen, Jaques Tourneurren gidaritzapean. Urte horretan bertan trapezista baten papera jokatu zuen Bihozkada filmean, Francis Ford Coppolaren esanetara. Nastassja Kinskiren karrerak aurrera jarraitu zuen, Europan eta Estatu Batuetan, baina gorabehera handiekin. 1984an Win Wendersekin elkartu zen berriro arrakasta handiko film baterako: Paris-Texas. Hurrengo urtean Iraultza Ingalaterran egin zuen, Donald Sutherland eta Al Pacinorekin.