Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kinski, Klaus

Alemaniar antzezlea, poloniarra jatorriz (Sopot, 1926 - Hollywood, 1992). Gerra aurretik antzerki lanak egin zituen batez ere, baina 1960tik aurrera zineman lan egin zuen. Mota eta estilko askotako filmetan parte hartu zuen; wenster-ak, thiller-ak eta abar egin zituen, baina pertsonaia bitxiak agertzen dituzten filmek eman zioten ospe gehiena. Kinskiren lan nagusi gehienak Herzog zuzendariarekin egindakoak dira: Agirre, Jainkoaren haserrea (1972), Nosferatu (1979), Fitzcarraldo (1982). Aipatzekoa da orobat Shuji Terayama-ren Les fruits de la passion (1980).