Kinshasa
Zaireko hiriburua. 3.741.297 biztanle (1991). Zaireko hiri eta porturik handiena da, eta komunikabideen eta merkataritzaren gune nagusia. H. M. Stanleyk sortu zuen, 1881ean, eta Leopoldville izena eman zion, Belgikako erregearen omenez. Belgiar Kongoko hiriburu izendatu zuten 1926. urtean. 1959an gertatu zen matxinadak abiarazi zuen Zaire independentziarantz. 1966an eman zitzaion oraingo izena. Industriagunea da: kotoia, iutea, burdina, eztainua, kimika eta farmazia gaiak, xaboia, garagardoa, itsasontziak eta makinak. Hezkuntza- eta kulturagunea ere bada. Nazioarteko aireportua.