Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kinesiterapia

iz. Med. Gaixotasunak mugimenduaren bidez sendatzeko terapia mota. Kinesiterapia tekniken eta ariketen bidez gorputzaren ahalmen funtzionala zaintzen eta sendatzen da, odolaren zirkulazioa hobetzen da eta gorputzeko beste aparatu batzuetako gorabeherak konpontzen dira (arnas aparatukoak eta bihotzekoak batez ere); zaintiratuak eta erreuma mota batzuk sendatzeko ere erabiltzen da.