Kerr, John
Eskoziar fisikaria (Ardrossan, 1824 - Glasgow, 1907). Teologia ikasirik, matematika irakasle izan zen Glasgow-eko unibertsitatean, Lord Kelvin-en laguntzaile gisa. Kerr-en aurkikuntzen artean, Kerr efektu elektro-optikoa da ezagunena: gai garden batean argiaren zentzuari elkarzut elektrizitate eremu indartsu bat ezartzen bada, argiak errefrakzio bikoitza izaten du.