keroxeno
iz. Kim. Petrolio garbitik eratorritako gaia, hidrokaburoez osatua. Petrolioa destilatuz lortzen da, destilazio zatikatuaren bidez. Isurkari zuria da, gasolina baino likatsuagoa. Usain sarkorra du, pozoitsua. Keroxenoa 1850an lortu zen lehenengo aldiz, ikatz alkaternatik, eta 1859an hasi zen petroliotik ateratzen. Erreakzio motorren, berogailuen, eta gisakoen erregai gisa erabiltzen da, eta baita disolbatzaileak, intsektu hilkariak, aerosolak eta abar egiteko ere.