Kerr, Deborah
Zinema antzezle eskoziarra (Helensburgh, 1921). Ingalaterran hasia, Estatu Batuetan egin zituen lanik bikainenak, film ezagun askotan emakumezko protagonista papera izan baitzuen: Quo Vadis? (1951), Zendako Presoa (1952, The Prisoner of Zenda), Hemendik Betierera (1953, From Here to Eternity) eta beste. Hirurogeiko hamarkadan antzerkian murgildu zen.