Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kategoria

iz. Izaki eta adigai guztiak sailkatzeko klase oinarrizkoa. || Maila edo mota bereko izakiak sailkatzen diren klasea.  v  Fil. Subjektu bati egokitzen zaion kualitatea. Aristotelesen hamar kategoriak dira: sustantzia, kantitatea, kualitatea, erlazioa, lekua, denbora, egoera, posizioa, ekintza eta ekintzarik eza. Kant-entzat ulermenaren oinarrizko kontzeptua da kategoria; hamabi kategoria edo ulermenaren hastapen bereizi zituen, esperientziarentzat ezinbesteko baldintza zirenak; horien arteko kategoria nagusiak modua, kalitatea, kantitatea eta erlazioa dira.