Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

katedral

iz. Eliz barruti bateko apezpiku eliza.  v  Katedral handiak eta dotoreak izaten dira; gehienak Erdi Aroan eraiki ziren. Katedral handiak bizimodu urbanoa hedatu zen garaian hasi ziren eraikitzen: XII. mendean hiriek, bizileku gisa, bultzada handia izan zuten, merkataritzaren eta komunikabideen garapenari esker. Gizarte maila berri bat sortu zen, burgesiarena. Burgesak harro zeuden jauntxo feudalengandik askatu zirelako, eta lortutako aberastasuna erakusteko dirutzak eman zituzten XII. eta XIII. mendeetan zehar katedralak eraikitzeko. Katedral gehientsuenak estilo gotikokoak dira.