Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

katedra

iz. Espainiako unibertsitateetan, goi mailako irakasle kargua.  v  Erromatarren aulkia, antzinako greziarren klismos aulkiaren ereduaren arabera egina, baina hura baino sendoagoa eta astunagoa. Hasierako kristauen elizetan aldarearen atzean jartzen zen katedra, apezpikuaren trono gisa. Geroago apezpikuaren eliza nagusiari katedrala izena ematen zitzaion. Ex cathedra (“eserlekutik edo tronotik”) esapidea erabili izan du Eliza Katolikoak Aita Santuak fedeaz eta moralaz agerpen gorenak egiten dituenean.