kate(a)
iz. Eraztun formako pieza elkarri lotuen segida, lotura, apaingarri… gisa erabiltzen dena. ik. gate. Zilarrezko kate bat zeraman lepoan. Kate batetik zintzilik. Soka ustel, kate zahar eta aingura herdoilduak. Kateak askatu, apurtu, hautsi. Lor katea: enborrak eta garraiatzeko erabiltzen dena. Kate begia: azken maila biribila. || Irud. Bekatuaren kateak urratzeko. || Era edo sail bereko osagaien segida. Mendi kateak. Azkenik gabeko katean, datoz irudiak. || Hormatik hormara doan haga. v Montatzeko katea. Teknol. Amaierarik ez duen zinta, industria handietan materialak edo gaiak garraiatzeko erabiltzen dena, bertan geratu gabe tresnak produzitzeko. Automobilen montatze katea. v Kate amaigabea. Zirkuitu itxi bat osatzen dutela elkarren artean giltzatutako maila edo eraztun metaliko berdinen multzoa. v Produkzio katea. Industria produktu bat fabrikatzeko edo montatzeko tresneria, denbora eta lan gastua ahalik eta gehien murrizteko antolatua. || Zeregin edo funtzio bera duten denda, biltoki edo lantegi multzoa, sistema berean antolatua eta enpresa bakarrarena dena edo zuzendaritza bakarra duena. v Kim. Elkarren artean lotutako atomoen segida. Karbono atomoek (eta gutxiago siliziozkoek) elkartzeko ahalmen berezia dute, atomo ugari dituzten kateak sortuz. Kate horiek molekula organikoen egitura nagusiak osatzen dituzte. Kate itxiak dira karbono atomoek, formulan, elkartuta daudenean ingurune poligonal itxia osatzen dutenean eta irekiak hala gertatzen ez denean. v Katearen erregela. Mat. Funtzio konposatuen deribatuak lortzeko erregela. Adibidez, y=ƒ(g(x)) bi funtziok osaturiko funtzio konposatua izanik, y=ƒ(u) idazten bada, u=g(x) izanik, katearen erregelak dioenez dy/dx=(dy/du) (du/dx) izango da. Bestalde, y=(sin x)2 izanik, y = u2 egiten bada, bertan u=sin x delarik, orduan dy/du=2u eta du/dx=cos x izango da eta dy/dx=2 sin x cos x.