Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

katatonia

iz. Med. Higidura arazoak eta buru egoera nahasia ezaugarritzat dituen sindromea. Sintomak bi eratakoak izaten dira: erabateko egonezina (bortxa zentzugabea, mugimendu errepikatuak, etab.) eta erabateko gelditasuna (harridura egoera, katalepsia, etab.). Eskizofrenia katatonikoa deituaren ezaugarria izateaz gainera, beste zenbait egoeratan ere agertu ohi da (entzefalitisa, histeria).