Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

katarsi

iz. Emozioen deskargatzea.  v  Lit. Aristotelesek Poetika liburuan erabili zuen hitz hau, benetako tragediak ikuslearengan sortzen zuen eragina azaltzeko. Aristotelesek zioen tragediaren helburua “beldurra eta pena” sorraraztea zela, eta aldi berean sentipen horien katarsirako edo garbiketarako balio zuela. Era horretan, tragediak eragin osasuntsua du irakurlearengan eta ikusleengan.