Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

katalizatzaile

iz. eta izond. Erreakzio kimiko bat lastertzeko edo moteltzeko ahalmena duen gaia.  v  Katalizatzaileek garrantzi handiko lana betetzen dute erreakzio kimikoetan, baina erreakzioan parte hartu izan ez balute bezala geratzen dira hura amaitu ondoren, eta beste erreakzio batean parte har dezakete berriro. Katalizatzaileek eragin handia dute, eta nahikoa izaten da katalizatzailearen kopuru txiki bat erreakzioan dauden gai kopuru handiak aldatzeko. Industrian metal oxidoak, karbonoa eta silizea erabiltzen dira katalizatzaile gisa, baina katalizatzaile biologikoak ere badira (entzimak), organismo bizietan gertatzen diren erreakzio biokimiko gehienak eragiteko ahalmena dutenak.