katalpa
iz. Bot. Bignoniazeoen familiako zenbait zuhaitz adar-zabal dotoreren izena. Hamar bat zuhaitz mota ezagutzen dira katalpa izenekoak. Berez Ipar Ameriketan eta Asiako ekialdean hazten dira. Ederrean pareko zuhaitz gutxi dute, dituzten hosto eta loreengatik batez ere. Hosto zabal handiak, babarrunarenen antzekoak, lore ezpaindun ikusgarriak, kolorez zuri arrosak, eta leka itxurako fruitu luze meheak izaten dituzte. v Katalpa arrunta (Catalpa bignonioides). Estatu Batuetako Georgiako, Floridako eta Missouriko estatuetan hazten dena, 15-20 m inguru luzea eta beste horrenbeste zabala. v Katalpa horia (C. ovata). Txinan eta Japonian hazten dena. Katalpa arruntaren oso antzekoa da, baina lore horiak ditu.