Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kartel 2

iz. Ekon. Elkarren arteko konpetentziari mugak jartzeko edo dituzten ondasunei etekin handiagoak ateratzeko sortzen den enpresa multzoa. Beren borondatez eta bakoitzaren diru-ondasunak nahastu gabe elkartzen dira gehienetan, eta hartan sinatutako akordioak isilekoak izaten dira. Mugatu edo hobetu nahi diren alorrak bezainbat kartel-mota daude: prezioei buruzkoak, salmentako baldintzei buruzkoak, produkzio-kuotei buruzkoak, etab. Duten zabalkundearen arabera, berriz, eskualdekoak, lurraldekoak edo nazioartekoak izan daitezke. Produkzio alor bat edo merkatu alor bat beheraldian dabilenean sortzen dira enpresa elkarte horiek. 1870etik aurrerako sarrera-zergen ondorioz eta, Alemanian sortu ziren lehenbiziko kartelak.