kartamo
iz. Bot. Lore-elkartuen familiako urteko belar landarea, 20-80 cm luzea, arrautza egiturako eta hortz zorrotzeko hosto luzaranak, eta lore horixkak dituena (Carthamus tinctorius). Berez ekialdeko lurraldeetako landarea da, baina Europan eta Ameriketan ere lantzen da gaur egun. Hiru tintagai ateratzen dira haren loreetatik: bi, kolore horikoak eta erabilera handirik ez dutenak, eta bestea kolore gorrikoa, eta zetazko eta artilezko oihalak tindatzeko erabiltzen dena.