Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kartbeliko

izond. Hizkl. Hego Kaukasoko hizkuntza taldeaz esaten da. Georgiera, svanera, mingreliera eta lazera hizkuntzek osatzen dute taldea. Hiztunen kopurua: 3.700.000 inguru. Georgiera da idatzizko tradizioa duen bakarra eta gainerako hizkuntzen eledunak hartaz baliatzen dira idatziz komunikatzeko. Hizkuntza hauek elkarren antza handia dute: fonologia bertsua, gramatika eta sintaxia ezaugarri amankomunak. Arrazoi horiengatik hizkuntzalarien ustez, antzinako hizkuntza bakar batetik sortuak bide dira.