Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

karnalita

iz. Kim. Magnesio eta potasio kloruroa (KCl.MgCl2.6H20). Erronbo itxura du, eta kolore gabea edo kolore bizikoa izaten da. Izadian izaten diren halogenuro nagusia da; Saxonian daude karnalita meatze nagusiak. Potasioa aberasteko eta ongarriak egiteko erabiltzen da batez ere.