Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

karnaba

iz. Txori kantaria, buruan gorriune bat duena eta luma ikusgarriak dituena (Carduelis carduelis).  v  Kardamiru eta kardantxilo izenez ere ezagutzen da. 12 cm inguru izaten da luze, eta kono itxurako moko punta-zorrotza du. Moko ingurua gorria izaten du, belarri ingurua eta paparra zuriak, buru gaina, belarri atzeak, isatsa, eta hegoen aurreko eta atzeko aldea beltzak, eta hegoen erdian zerrenda hori zabala. Duen kanta politagatik eta kolore biziengatik kaiola-txori gisa erabiltzen da. Haziak eta intsektuak jaten ditu, eta ia Europa guztian, Asian eta Afrikako ipar-mendebalean bizi da.