Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

karbido

izond. Kim. Karbonoak eta gai metaliko edo erdimetalikoek osaturiko gaiez esaten da. Kaltzio karbidoa azetileno iturri nagusia da. Silizio, tungsteno eta beste zenbait elementu osagai dituzten karbidoak guztiz gogorrak, erresistentzia handikoak eta urtuezinak dira eta ebakitzeko tresnetan eta jantzietan (su hartzen ez duelako) erabiltzen dira.