Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Karbala

Irak-eko hiria, Siriako basamortuaren ekialdeko ertzean, Bagdad-etik 88 km-ra hegoalderantz. 184.000 biztanle (1985). Husayn, Ali-ren semearen hilobiaren inguruan dago eraikia, eta xiien erromes gune garrantzi handikoa da.  v  Karbalako gudua. Yazid I.a kalifa omeiarrak Husayn ibn Ali, Mahomaren biloba eta kalifa izan nahia menderatu eta hil zuen gudua, 680. urtean gertatua. Gudu horren ondorioz sendotu zen islamaren barruan xiien eta sunnien arteko etena.