Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Karatxai-Txerkesia

Errusiako lurralde autonomoa, Stavropol-eko lurraldean, Kaukaso mendien iparraldean. 14.100 km2. 380.000 biztanle (1983). Hiriburua: Txerkes. Biztanle gehienak iparraldeko ordokietan bizi dira (% 70 txerkesak), hegoaldea, Kaukaso mendietan, basotsua baita. Industria: altzariak, oskiak, oihalak.  v  Historia. Karatxai eta Txerkesia lurralde autonomoak 1922an sortu ziren. 1926an bi lurraldeak batu egin ziren. II. Mundu Gerran karatxai biztanleak Asiako erdialdera eraman zituzten, alemaniar naziei laguntzen zietelakoan. 1957 inguruan biztanle horiek berriro itzuli ziren jatorrizko lurraldera.