karatxo belar
iz. Bot. Adarrak buru beretik ateratzen zaizkion timelazeoen familiako zuhaixka, erramuaren antzeko hosto iraunkorrak dituena (Daphne laureola). 40-120 cm luze egiten da. Lore txiki horiak, tortoan bilduak izaten ditu, eta fruitu biribil urdin-beltzak. Lurralde heze eta harritsuetan hazten da, Europako ekialdean eta mendebalean.