Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

karaoke

iz. Jendaurrean bakarka edo taldean kantatzea, aurrez grabaturiko oinarrizko musikaren laguntzaz. Karaokerako erabiltzen den tresna oso sinplea da: abestien hitzak pantailan agertzen dira bideo-kliparen gainean; abeslariak mikrofono bat du eta bere ahotsa abestiaren doinuarekin nahasten da. Karaokea Japonian sortu zen 1980ko hamarraldiaren hasieran, eta izugarrizko arrakasta izan zuen hasieratik bertatik. Europan geroago sartu zen, eta zenbait taberna karaokean espezializatu ziren.