Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kaprimuljiforme

izond. Zool. Neognatoen azpiklaseko izen bereko ordenako hegaztiez esaten da. Burua luze zapala, mokoa ere zapala eta aho zabala dute; hankak aldiz oso laburrak dituzte eta lumak lekuan lekuko koloreari egokitzen zaizkionak. Ordena honek bost familia biltzen ditu: esteatornitidoena, podarjidoena, niktibidoena, egotelidoena eta kaprimuljidoena.