Kaprow, Allan
Estatubatuar artista (New Jersey, 1927). Hans Hoffmannen pintura eskolan ikasi zuen 1947an eta 1948an. New Yorkeko Unibertsitatean lizentzia lortu zuen arte eta filosofian (1949). Hainbat unibertsitatetan lan egin zuen irakasle bezala. Hansa Gallery sortu zuen. Hiru dimentsioko pinturak eta collage-ak zituen gustuko. Jackson Pollock artistaren eta John Cage musikagile abangoardistaren eragina izan zuen. 1960ko hamarkadan ospe handia lortu zuen happening tankerako lanak eginez.