Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kanoa

iz. Arraun ontzi estu arina, pala bakarrekoa.  v  Ameriketako indiarren ontzi hori (kanoa hitza karibe indiarrei jaso zien Kolon-ek) ehizarako eta garraiorako erabiltzen zen eta arraunlari batekoa edo bikoa zen gehienetan, zenbait gerra-kanoatan hogei arraunlari erabili baziren ere.  v  Kirol. Kanoa eta kaiak estropadak arraun proba olinpikoak dira (1936tik gizonezkoak eta 1948tik emakumezkoak). Estropadetan, ibai jaitsieretan eta ur lasterretan erabiltzen diren kanoak arraunlari batekoak, bikoak, zortzikoak eta hamarrekoak izan daitezke.