Kano
Japoniako margolari familia eta eskola, XV. mendetik XIX. mendera bitartean, margolari ospetsuak eman zituena. Japonian txinar kultura nagusi zen garaian sortu zen kano eskola. Sorreran teknika eta gai txinatarrak erabili zituen, baina pixkanaka berezko ezaugarriak sortu zituen. v Kano familiako lehenengo margolaria Kano Kagenobu izeneko samurai bat izan zen, baina bere semea, Kano Masanobu (1434-1530), hartu izan da lehenengo belaunaldiaren ordezkaritzat. Dena den, honen semeak, Kano Motonubuk (1476-1559), finkatu zuen kano estiloa.