Kano, Jigoro
Japoniako judo irakaslea, judoaren asmatzailea (Mikage, 1860 - 1938). Gorputzez txikia zen (50 kg). Jiu-jitsu eta gainerako gudu antzeen eskolen alderdi teknikoak ikertu zituen. Ikerketa horien guztien ondorioz, beste gudu antze bat antolatu zuen: judoa. 1882an sortu zuen lehenengo judo eskola: Jodokan. 1883an irakasle zen Tokion, 1894an Eskola Normal Nagusiaren zuzendari izendatu zuten, eta 1899an Japoniako Eskola Arazoetako ministro. Mundu guztian zehar ibili zen berak asmatutako gudu antzea irakasten; hil zenerako milioi bat judoka ziren munduan.
- kankar
- kankarreko
- kankateko
- Kankkunen, Juha
- kannada
- Kano, Jigoro
- Kano
- Kano
- kanoa
- kanoi
- kanoigintza